2020(e)ko martxoaren 20(a), ostirala

Martxoak 20, ostirala


SARA ETXEKO SALTO GELAN!

Kaixooo!

Hoy nos hemos sumado a reto de montar un salto gela en casa.

Un saludo.











KONTATZEKO IPUINA:             


ABARKETAK

Entzun al duzu inoiz abarketa baten kantua? Egia esan, ez dira kantariak, abarketa denak, baina batzuk ausartzen dira beren soinuz abestera. Entzun duzu inoiz? Jarraian doa, abarketa kantari hauetako batzuen istorioa, eta nola gaur haizeak soilik ateratzen dien soinua.

Berri-berri, garbi-garbi, gazte-gazte, arroak ziren hasieran abarketak. Ez zuten ba edozein plazatan egingo kantuan. Han zeuden, okasio bereziaren zain, beraien ahots garden eta zoli hori noiz aterako esperoan.

Beste kantu batzuk entzuten ziren artean plazan, ahots urratuak, ahultzen ari zirenak ia isiltzeraino. Azkenean, isildu ere egin zen haietakoren bat gehiago ezin abestuta, eta gure abarketen ez zuten ba beste baldar haien alboan abestuko!

Momentuaren zain gelditu ziren abarketak, beren une garrantzitsu horren zain, egun seinalatuaren zain. Baina sarritan, zain egonda bakarrik, ez da ba espero den hori iristen.

Urteak pasa ziren eta gure lagunek ez zuten beren momentua aurkitzen. Triste, lehen apal batean zeudenak, kutxa ilun batean gorde ziren eta han, behea jo zuten. Itxaroten egoteak ez zien ezer onik ekarri, handik atera nahi zuen, abestu, kantatu, irrintzi egin ozen, baina ezin.

Alabaina, egun batean, kutxatik hartatik irtetea lortu zuten. Ez zen amestutako ekitaldi hura, ezta irudikatutako loria haren arrastorik ere, baina sekula ez zen hain zoriontsu izan. Abesteko sortuak ziren eta atsedenik hartu gabe jarraitu nahi zuten abesten, urratu arte, ahuldu arte, isildu arte.


Eta onenak emanda, hamaika herritan izan eta gero, han amaitu zuten, beren herriko plazan zintzilik, ahots urratuz haizea arrotzen denean kantatuz, gazte datozen hurrengoen kantuez gozatuz.






DILIN DALAN DILIN DALAN IPUINAREN ORDUA DA: NIRE KAPELA BUELTATZEA NAHI DUT!





LUR SUKALDARI
Lurrek bizkotxo goxoa nola prestatzen den erakutsi digu,
bueltakoan guk probatzeko beste bat egin beharko dezute!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

APIRILEKO URTETEBETETZEAK - Cumpleaños de Abril ZORIONAK GUZTIEI!!

      APIRILEKO URTEBETETZEAK Los cumpleaños de abril ZORIONAK GUZTIEI!!! Apirilak  4, JAN                                                  ...