2020(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

Martxoak 18



GAUR IPUIN PILA, HAU ZORTE PILA!


LAINOA

Behin, zeru urdinean, beste hainbeste eta hainbeste bezala, laino bat sortu zen. Ez zen laino handia, ezta txikia ere. Ez zen oso biribila, luzanga, ezta okerra ere. Besterik gabe, laino bat zen.

Hasieran lasai utzi zuten arren laster hasi zitzaizkion galdezka beste lainoak:
- Aizu! Eta zu zer zara?
- Begira begira! Elefante bat naiz! - Esan zuen alboko beste laino batek gure lainoari erantzuteko astirik ere eman gabe.
- Kafe kikara bat naiz ni! - Bota zuen beste batek.
- Ba ni bizikleta bat! - Hirugarren batek agudo.
Baina gure lainoak ez zuen erantzunik.

Sortu zen unetik bertatik saiatu zen forma ezberdinetara egokitzen. Baloi forma hartzen saiatu zen baina ez zen gustura sentitu. Arkatz baten itxura hartzea otu zitzaion gero baina ez zitzaion punta zorrotz hura ateratzen. Hirugarren saiakeran, lore forma hartu nahi izan zuenean aldiz, ezin izan zuen erabaki zer loreren itxura hartuko zuen, hainbeste mota ezberdin daude...

- Baina aizu! Zer zara zu?
- Ni kantinplora bat naiz!
- Ni aldiz aterki bat!
- Nik betaurreko batzuen forma hartu dut!
Baina gure lainoak ez zuen ezer izatea lortzen.

Ahalegin guztiak egin zituen lainoak. Biribilxeago, zuzenago, okerrago... Koloreekin ere frogatu zuen ez pentsa! Egunsenti batean gorriz jantzi zen eta neguko ekaitz baten ondoren berdez ere bai ia, baina ez zen haietako batean ere gustura sentitzen.

- Zer zara zu?
Sardexka baten forma hartzen ahalegindu zen, itsasontzi batena, hegazkin batena... Harri baten forma hartzen saiatuta ere ez zuen ba lortzen.

Azkenenan lainoak amore eman zuen urmael baten gainean. Ez zen gai, ezer izatera heltzeko, eta beste lainoek ez zioten galdetzeari uzten.

- Zergatik zaude hain muturtuta? Galdetu zion urmaelean saltoka zebilen igel batek lainoari.
- Triste nago, ez dudalako zer izan asmatzen - bota zion lainoak - ez dakit zer naizen!
- Ha zer txorakeria! - Bota zion igelak ia barreka. - Ireki begiak eta begiratu hona!
Urmaeleko ur gardenetan bere isla ikusi zuen lainoak.

- Zu laino bat zara!








ENARA eta BERE PIRATA FAMILIA!

Bere etxeko mezua (el mensaje desde su casa): 

Hola!
Hoy hemos preparado la búsqueda del tesoro.
Buscando pelotas por toda la casa y al encontrar una tenían que hacer una prueba.
Bailar.
Andar en moto.
Salto a la cuerda.
Obstáculos.
Puzzle.
Buscar gusanos en la tierra.
Y al final dar unos pasos grandes para encontrar el tesoro.

Por si a alguien le apetece preparar en casa ha sido muy divertido y entretenido para todos.
Un abrazo de nuestra parte.






JAN ETXEAN PRIMERAN DABIL PASATZEN!

Janek familia dio, zuen bideoak asko gustatzen zaizkiola ikustea. Bera etxean gustura dabil ere: egunero etxeko ogia egiten, margotzen, puzzleak egiten,... eta zuen bideoak ikusita, berak ere txiribueltak ikasi egin nahi duela esan dio gurasoei, Zer uste duzue, txiribuetak egiten ikasi duela... edo ez? ea bideoan topatzen duzuen!

La familia de Jan me ha comentado que a Jan le gusta mucho ver los videos que mandais. El en casa también busca la manera de entretenerse como podeis ver en el video: haciendo pan casero todos los días, pintando, puzzles,.. al ver vuestros videos el también ha querido aprender hacer txiribueltas. Creis que lo habrá conseguido?












GOIZEKO DANTZA, ANIMATU ETA DANTZATU!

Eskolako urteurreneko festarako ikasi beharreko dantza. Nire bideoa eskolako irakasle batek egindako bertsioa da. Hala ere, bideo ezagutu dezazuen behean bideo originala jarri dizuet ere.



 

El baile que tenemos que aprender para el aniversario del colegio, mi video es una versión que ha hecho una profesora. Aquí abajo teneis el video original del grupo Kantu Kolore.


Eskolako bertsioa/ la versión de la escuela:



Abesti originala






  • GAURKO IPUINA


HIRU KOLORE

Askok uste dutenaren kontrara, bera izan zen agertzen aurrena. Bere aurretik dena zen zuria eta hutsa, ez zegoen ezer, eta bat-batean han agertu zen, ausart eta indartsu, Arrosa zen!

Kolore arrosa ausarta zen oso eta bizia ere bai, argi nahiz ilun egon, urrunetik ikusi zitekeen. Saltsa guztietan sartzea gustatzen zitzaion arrosari eta sarri masailak pizten zitzaizkion bihurrikeriaren bat egin berri zuelako, edo besterik gabe, zoriontsu zelako.

Egun batean, ordea Zast! Argi izpi batek bitan moztu zuen zerua eta han, oineztuak jo zuen lekuan, argi izpi haren erraietatik, Horia jaio zen.

Horia, inon zen, zerik alaiena zen. Izugarrizko energia zuen, ikaragarrizko bizipoza eta txinpartak begietan. Arrosarekin elkartzen zenetan baina, muturrak gorritzen zitzaizkien sarri biei. Alabaina, ondotxo zekiten biek amorrazio momentu haiek beraien burugogorkeriak eraginak zirela eta elkar onartzen ikasi zuten.

Han zebiltzan Arrosa eta Horia itsasertzean jolasean, jauzika eta saltoka, eta halako batean Plast! Horiak uretan sartu zuen hanka. Oina kolore berdez ikusten zuen han barruan eta orduan, Urdinak beste biak agurtu zituen.

Gordetzen saiatzen bazen ere sentibera zen oso Urdina, sarri egiten zuen negar, baina Arrosak eta Horiak ez zieten malko haiei isekarik egiten. Jolasean aritzea gustatzen zitzaion urdinari ere, eta jolas hauetako batean, konturatu gabe estropuz eginda, Arrosak eta Urdinak kozkorreko galanta hartu zuten elkarren aurka. Biek egin zuten negar, eta biek barre ondoren, eta min hura ez ahazteko kozkor more bana atera zitzaien bekokian.

Egunek aurrera egin zuten eta zerua arretzen hasi zen, iluntzen. Marroia zen dena, ia ez zuten ezer ikusten eta azkenean dena beltz gelditu zen. Baina hiru ahizpek gogor eutsi zioten iluntasunari, ongi baitzekiten hiruek batera, gaurik beltzena eusteko ere gai zirela.








---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------




Hemen dugu Lur ere ariketa egiten bere etxean! Oso ondo Lur!!!!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

APIRILEKO URTETEBETETZEAK - Cumpleaños de Abril ZORIONAK GUZTIEI!!

      APIRILEKO URTEBETETZEAK Los cumpleaños de abril ZORIONAK GUZTIEI!!! Apirilak  4, JAN                                                  ...